XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zortzigarren Kapitulua / FEDEA ELIZAREN GALTZARREAN (ikus 1 orr.) Gauza guztiz pertsonala da fedea: norberak Kristorekin egiten duen topo egite bat, alegia.

Baina Elizaz ere badu zer-ikusi.

Eta fedeari buruzko azalpena egiterakoan alderdi hau ezin utzizkoa da.

Fedea onartzen duenean gizona Elizaren galtzarrean hartua izan ohi da eta nolazpait Elizaren eskutik hartzen du fedea.

Agerkundeak badu egitura bat soziala.

Honekin ez dugu esan nahi lege sozialen fruitua dela fedea: hori ez; Jainkoak sortarazten du libreki fedea gizonari bortxa egin gabe, alegia.

Halaz guztiz, fedea komunitatean jaio eta hazi ohi da.

Eliza da kristau fedearen etxea, hots, fedearen hazlekua.

Eliza eta fedea Elizak, bada, zer-ikusi eta zer-egin apartekoa du fedearen arazo honetan.

Lehenengo eta behin, federako bidean aurreko kapituluan ikusi genuen bezala seinale edo ezaugarri batzuk egon ohi dira, arrazoiaren aitzinean fedea sinesgarri ager dadin.

Baina seinale horietarik ateratzen diren ondorioak ez dira indibiduo soilaren kargura uzten.

Komunitateak berak nolazpait kontrolatzen eta kritikatzen ditu ondorio horiek.

Gainera, Eliza bera ere, errealitate bizia den aldetik, federa erakartzeko seinale bihurtzen da, eta seinalerik eraginkorrena (ikus).

Komunitatezko jitea du, beraz, fedeak.

Ez gizonengandik heldu delako, noski.

Jainkoak sortarazten du fedea, baina giza-naturalezan txertatua.